ETAren jatorria eta lehen atentatua
Guztira sei kapitulu izango ditu Mariano Barrosok zuzendutako telesailak. 1960ko hamarkadan girotuta egongo da, ETAren jatorrian eta lehen atentatuan, Jose Antonio Pardinesen hilketa, hain zuzen. Horren harira, Bergaran lapurreta bat grabatzeak badu bere arrazoia.
Izan ere, Gaizka Fernandez Soldevilla historialari bizkaitarraren arabera, ETAk autofinantzatzeko lapurretak egiteari ekin zion eta eta lehen lapurreta 1965ean egin zuen Bergarako Banco Guipuzcoano-n, Bidekurutzeta kalean, hain zuzen ere.
Gidoia Michel Gaztambidek eta Alejandro Hernandezek idatzi ditu eta aurpegi ezagun askok hartu dute parte. Àlex Monner izango da protagonista nagusia eta ETAko kide nabarmen moduan ezaguna den Txabi Etxebarrietaren papera antzeztuko du. Monnerrekin batera aktore hauek ere hartu dute parte: Antonio de la Torre, Anna Castillo, Asier Etxeandia, Patrick Criado, Patricia López Arnáiz, Enric Auquer (Goya Saria irabazi berri du), Amaia Sagasti, Pablo Derqui eta Ramon Barea.
Apirilaren 17tik aurrera egongo da ikusgai telesail laburra Movistar + ordainpeko plataforman.