ETAren jatorria eta lehen atentatua
Guztira sei kapitulu izango ditu telesailak eta 1960ko hamarkadan girotuta egongo da, ETAren jatorrian eta lehen atentatuan, hain zuzen. Horren harira, Bergaran lapurreta bat grabatzeak badu bere arrazoia.
Izan ere, Gaizka Fernandez Soldevilla historialari bizkaitarraren arabera, ETAk autofinantzatzeko lapurretak egiteari ekin zion eta eta lehen lapurreta 1965ean egin zuen Bergarako Banco Guipuzcoano-n, Bidekurutzeta kalean, hain zuzen ere.