Marie de Jongh-en umeendako azken antzezlana, luzaroan beste ipuin askoren erruz sorginekiko izan ditugun aurreiritziak uxatuko dituena. Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren guztien gainetik beldur izugarria eragiten zizkiotenak: norbait babesgabe ikusteak eta mendi tontorreko etxola zaharkituan bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Poliki-poliki Ekhi beldur ugari gainditzen joan zen, bere armiarma salbatuz, eta gaur da eguna bera ere sorgina dela. Haurrentzako antzezlana 18:00etan hasiko da, Seminarixoan eta sarrera lau euro izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.