2020/01/18 18:00

Antzerkia

'Kaskarot' haur antzerkia

'Kaskarot' haur antzerkia
Seminarixoa, Bergara

ATX teatroaren Kaskarot haur antzerkia izango da ikusgai Seminarixoan, 18:00etan hasita. Sarrera lau euro izango dira. Antzerkiaren laburpena: Atx konpainiaren obra berriena da ‘Kaskarot’, 2019ko abenduan estreinatutakoa. Hausnarketa garrantzitsua bultzatu nahi du; hain zuzen ere, gure burua etengabe ingurukoekiko, besteekiko, konparatzen aritzeari uztea. Eta berreskuratzea gurea den esentzia, irudimena, berezkotasuna eta errebeldia. Beste modu batean esanda bizitzari beste begi batzuekin begiratzea. Horretarako, Aner (Kaskarot) ezagutuko dugu. Dantza egitea maite du Anerrek, baina debekatuta dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak