Edurne Gallastegi eta Kristina Agirre: "Bihotzez eskertu nahi diegu bergararrei saria"

Jone Olabarria 2019ko aza. 29a, 16:49

Edurne Gallastegi eta Kristina Agirre eguaztenean dendan.

Zubikua arropa dendak gipuzkoako merkataritzaren '10 bitxiak' saria jaso du gipuzkoako bazkundearen eskutik; sariagatik "oso eskertuta" agertu dira zubikuan.

Gipuzkoako Bazkundeak antolatuta, Merkataritza Enpresa Sarien 27. edizioaren 10 bitxiak izendapena jaso berri du Bergarako Zubikua arropa dendak. Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa esanguratsuenen multzoan sartu dute denda, bailara bakoitzeko bat; Debagoieneko merkataritza, ostalaritza eta ostatu enpresen artean hautatu dute.

Nola harrapatu zaituzte aitortza honek?

Pozik eta hunkituta gaude sariarekin. Balio handia du errekonozimendu honek guretzat; are gehiago, gu bezalako merkatariak direnak aukeratu gaituztela jakinda. Era berean, ezin dugu ahaztu bezeroen papera; lan handia egin dugu, baina bezeroei esker iritsi gara honaino, beraiek mantentzen dituzte ateak zabalik eta dendak bizirik.

Herritarrak ere gerturatu zaizkizue zoriontzera...

Herritar askok zoriondu gaituzte; kalean, dendara etorrita... Guregatik asko poztu direla esaten digute, eta guretzat oso berezia da, egiten dugun lana baloratzen dutela sentitzen dugu.

30 urtetik gora daramatzazue dendan, une asko bizi izan dituzue...

Bizitza osoa daramagu Zubikua dendan lanean, eta, orain dela zazpi urtetik, gu gara dendako jabeak; une latz asko igaro arren, aurre egin diegu beti, eta hala jarraitu nahi dugu.

Egun, zein da erronka nagusia?

Erronkak ugari, baina Internet da mehatxurik handiena, merkataritza-gune handiak baino gehiago. Kalte egin ziguten gune handiek, baina, aurrera jarraitu genuen bezala, orain ere aurrera segiko dugu indartsu. Guk ere baditugu gure indarguneak.

Zeintzuk dira bereizgarri egiten zaituzten indarguneak?

Tratua pertsonalizatua da gurean; Zuzena, kalitatezkoa eta gertukoa. Gure bezeroak ondo ezagutzen ditugu eta haien gustura lan egiten saiatzen gara. Asko estimatzen ditugu, eta bihotzez eskertu nahiko genioke Bergarako herriari sari hau.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak