Gipuzkoako Bazkundeak Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bulego Teknikoekin egin du lan sariak Gipuzkoa osora gerturatzeko helburuarekin. Eta, testuinguru horretan banatu zituzten egubakoitzean Donostian egindako ekitaldian 10 bitxiak sariak. Hain zuzen, eskualde bereko merkatariak dira Gipuzkoako 10 merkataritza enpresa nabarmenenak aukeratu dituztenak, lurraldeko merkataritza bitxien mapa sortuz. Horrenbestez, debagoiendarrek aukeratu dute ZubiKua emakumezkoen moda denda.
Saritu guztiak
Esan moduan, Debagoienekoek Bergarako ZubiKua emakume moda saritu dute. Urola Garaikoek Urretxuko STYLO hair&beaty ileapaindegia. Debabarrena eskualdekoek Eibargo Burbujas y mas lurrindenda eta Bidasoakoek Bed´s Irun saritu dute. Donostian Feeling Good osagarri denda saritu duten bitartean. Donostialdean berriz, Hernaniko Eukene Jantzidenda saritu dute eta Goierri aldean Ordiziako Porfirio Fernández jostundegia. Oarsoaldea eskualdean Errenteriako Ferretería El Candao saritu dute eta Tolosaldea eskualdekoek Tolosako F&J clothes store. Urola eskualdekoek, azkenik, Getariako MAISOR Antxoa Obredorea saritu dute.