Astebete lehenago egin dute aurten Santa Zezilia eguneko kontzertua –azaroaren 22an ospatzen dute egun hori–. Antzeko formatua izan du aurtengoak, baina izan ditu berezitasun batzuk. Bi zatitan banatu dute, eta lehen zatian folk doinuak plazaratu dituzte. Bigarrenean, ohiko formatua eduki du emanaldiak, errepertorio zabal batekin. Ordubete inguruko kontzertua izan da, eta herritar ugari gerturatu da Mariaren Lagundiko elizara.