Txapa irratiak flamenko doinu artean aurkeztu du programazio berria

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko aza. 10a, 18:08

35. urteurreneko ekitaldien barruan programazio berria aurkeztu du gaur eguerdian Txapa irratiak. Hamabost saio izango ditu 2019-2020 denboraldiko parrilak eta horietatik bi berriak izango dira: artearen gaineko Kroma eta biodibertsitatearen gaineko Ilemokanka. Ondoren mokadutxoa egiteko aukera izan da eta goiza borobiltzeko Aitor Escobar eta bere taldearen flamenko doinuak izan dituzte kartzela zaharrean.

Urteurreneko ospakizunen barruan, Txapakoek azaroaren 23an jarri dute arreta berezia. Izan ere, irrati libretik pasatu diren Txapa-kide guztiak gonbidatu dituzte bazkari baten bueltan aspaldiko garaiak gogora ekartzera. Izena eman nahi dutenek honako helbide elektroniko honetara mezua bidali beharko dute: txapa35urte@gmail.com.

Erlazionatuak

Dena gertu Txaparen 35. urteurrenerako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019 urr 22 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak