Wolfram Deuna ospatuko dute bihar Bergaran, zientzia eta umorea lotzen dituen "luxuzko" ikuskizuna

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko aza. 4a, 15:18

Wolfram Deuna

Zientzia eta berrikuntza jardunaldietako egitarauko klasiko bat bihurtu den Wolfram Deuna ospatuko dute bihar Bergarako Seminarixoan (19:30).  "Umorezko bakarrizketa zientifiko homeopatikoak" eskainiko dituzte, aurten bosgarrenez, Elhuyar anaiek wolframa bakartu zuten lekutik oso gertu. Ekitaldia irekia da, eserlekuak bete arte.

Umorezko bakarrizketa zientifiko laburrek osatuko dute ekitaldia. Mirari Martiarena Iraola izango da aurkezlea eta gidaria, eta zortzi hizlari hauek frogatuko dute zientzia barregarria ere izan daitekeela: Nagore Elu Arantzamendi (biokimikaria), Josu Lezameta Larrabeiti (euskara irakaslea), Idoia Torregarai Martija (umoregilea), Oskar Gonzalez Mendia (kimikaria), Lorea Arakistain Aizpiri (komunikatzailea), Josu Lopez Gazpio (kimikaria), Koldo Garcia Etxebarria (genetikaria) eta Jone Monux Garcia (Aranzadi Ikastolako batxilergoko ikaslea).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak