Herio Anderearen errituak ezagutu dituzte Angiozarren

Eneko Azurmendi 2019ko urr. 29a, 15:15

Jon Arroita azalpenak ematen.

Ondarearen Europako jardunaldien barruan, bi bisita gidatu eskaini ditu Jon Arroitak Elexamendiko ermitan, euskaraz eta gazteleraz. Azken urteetan ez dute egin bisita hau, eta aurten berreskuratu egin dute. 

"Angiozarreko plazan geratu, eta Elexamendira oinez joaten gara. Helburua da ezagutzea edo ulertzea apur bat nondik etorri diren orain dela gutxira arte euskaldunen artean oso normalak izan diren heriotzaren inguruko errituak. Angiozarren hainbat gauza mantendu egin dira heriotzaren kultura horren inguruan, aspaldiko jarlekuak edota katafalkoak, eta horregatik egiten dugu han bisita hau. Baserrien historiari eta Elexamendiko arkitekturari buruz berba egiteko ere baliatzen dugu, baita artelanei buruz ere. Ezin dugu ahaztu Andra Mari harribitxi bikain bat dela eta balorean ipini behar dugula hori", dio Arroitak.

Kultura bakoitzak lotura bat dauka heriotzarekin, Arroitaren esanetan, eta lotura horrek baditu bere esanahi eta berezitasunak. "Baina, guztiaren gainetik, azaldu gura izan dugu nolako zentzua zeukan horrek gizartearentzat garai hartan".

Azaldu du egun "oso urrun" eta baztertuta daukagula heriotza, eta belaunaldi gazteek are gehiago. "Hala ere, ulertu behar da gure arbasoentzako bizitzaren parte bat zela heriotza hildakoekin bizitzen ziren. Hildakoak ez ziren ahazten eta nolabait bizirik mantentzen ziren espiritualki. Esparru kulturalean sartzen zen hori".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak