Batzar informatiboa eta punk-oi! kontzertuak zapatuan, Lubakiren aurkezpenean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urriaren 17a

Zapatuan, urriak 19, aurkeztuko dute Lubaki Langile Elkartasun Sarea Bergaran. Proiektua ezagutzera emateko batzar informatiboa egingo dute Irizar jauregian (11:30) eta gauean, kartzela zaharrean, punk-oi! kontzertuak izango dira protagonista, 22:00etan hasita.

Bergarako Barne Guda, Aretxabaletako Criminal Remains eta Iruñeko Streetwise taldeak igoko dira oholtza gainera. Festa borobiltzeko DJ Purpura izango dute; jaialdiaren helburuetako bat da ekimena finantzatzeko dirua lortzea.

Honela azaldu dute, sare sozialetan, ordu aldaketaren arrazoia: "Arratsaldean Katalunian bizi den egoera salatzeko egingo diren mobilizazioak izango direnez, batzar informatiboa 11:30ean egingo dugu, Irizar Jauregian. Lerro hauen bitartez gure elkartasuna adierazten diegu atxilotu, errepresaliatu eta Kataluniako langileriari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak