Ane Miren Alberdik bere bizipenetatik abiatuta 60 urtetako borrokaren errepasoa egin zuen. Antolatzaileek adierazi dutenez, ETAren sorrera ilusioz hartu zuen Alberdiren familiak: "36ko Gerran Intxortako frontean borrokatu zuen bere aitak eta beste familia abertzale askok legez, gazte haien borrokak esperantza piztu zuen. Gerra galtzearen etsipenaren ostean eta diktaduraren erdian jaio zen ETA erakundeak itxaropena itzuli zion herri abertzaleari eta langileari".
Alberdiren testigantzak
Alberdi 1976an Ipar Euskal Herrian zegoen alde eginda: "Trantsizioa eta demokrazia-rako aldaketa fartsa hutsa izan zela adierazu zuen, zerbait aldatu ezer ez aldatzeko. Horren ondorioz borrokak aurrera jarraitu du gaur arte. Iparraldean bizi zela GAL eta estatu terrorismoak sortutako samina kontatu zuen, baita lehen pertsonan bizitako bahiketa saiakera ere", adierazi du Bergarako Sortuk.
"Indarrak batzeko beharra"
Alberdiren testigantzaren ostean lantaldetan jarri ziren hainbat gogoeta egiteko: "60 urtetako borroka ez da alferrik izan. Euskal Herria eta euskara desagertzeko zorian eta estatuek gure herria erabat asimilatzeko arrisku larrian egotetik egun borroka irabazteko aukeran egotera pasa gara. Indarrak batzea eta helburuak lortzeko martxan jartzea da oraingo estrategia. Katalunian ikusi da estatua erabat faxista dela, baina herria lozorrotik atera dela. Hemen gauza bera egin behar dugula ondorioztatu dugu".