Moises Eguren Bergarako abade eta margolaria izan zen, herrian estimatua bereziki gazte margolariei eskaintzen zien laguntzagatik. 1976an hil zen oraindik gazte zelarik, eta "Bergarako margolarien kateari eusteko egindako lana funtsezkoa" izan bazen ere, gaur egun "ia ahaztuta" dago herrian. Horregatik erakusketarekin margolari bergararraren lanari eta memoriari balioa eman nahi izan diote antolatzaileek.