‘Erradikalak ginen, gara eta izango gara’. Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariak ‘Neska gazte promesa’ etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen
gaituzten beste hainbat gaiez kantatu eta kontatu nahi dute. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio. Sarrera lau izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.