Arrizuriagan jolasgune bat egiteko ideia izan da bozkatuena Bergara Hobetzeko Ideiak lehiaketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko ira. 28a, 16:05

"Haurrentzako jolas-gune bat jartzea, desberdina, egurrezko egiturekin eta berrerabilitako materialekin, tirolina bat ere jartzea. Berdegunean ur txorrotak jartzea". Horixe izan da bergararren artean Arrizuriagarako aukeren artean gustukoena, 80 botorekin. Boto kopuru hori jaso izanagatik Nerea Madariagak eskuratu du sari nagusia, bonutan trukatzeko 1.000 euro.

Bergara Hobetzeko Ideia Lehiaketan egindako bigarren bozketaren ondoren, 259 pertsonak eman dute bozka eta ideiek bozka hauek jaso dituzte:
1) Arrizuriagan kulturalki zerbait gehiago egin. Beheko aldean maldari egokituta anfiteatro bat egitea da proposamena, ikuskizun ezberdinak eskaintzeko (kontzertuak, antzerkiak, etab…). Naturala, harriz edo egurrez baliatuta. 40 boto.
2) Haur eta helduentzako ziburuak jarri parkean. Aldapak aprobetxatuz txirristak jarri, aterpe bat, gora-beheradun ziburu modernoak, banku gehiago, etab… 31 boto.
3) Haurrentzako jolas-gune bat jartzea, desberdina, egurrezko egiturekin eta berrerabilitako materialekin, tirolina bat ere jartzea. Berdegunean ur txorrotak jarri. 80 boto.
4) Eraikina ekintza kultural eta sozialak egiteko egokitu. Parkean aisialdirako elementuak jarri; eserleku erosoak, ganorazko lorategia, iturriak, mahaiak, eszenatokia, bizikletentzako aparkalekua… 59 boto.
5) Espoloira ematen duen harresia kendu. 10 boto.
6) Ramon Maria Lili kaletik sartzeko dagoen atea eta bertan dauden hormak aprobetxatuz, txakurrentzako jolas parkea egin. 39 boto.


Hortaz, bozka hauen arabera irabazleak ondorengoak dira:


Helduen kategoria:

Lehen saria / 1.000 euro bonotan. Nerea Madariaga.
-Haurrentzako jolas-gune bat jartzea, desberdina, egurrezko egiturekin eta berrerabilitako materialekin, tirolina bat ere jartzea. Berdegunean ur txorrotak jarri. 80 boto.

Bigarren saria / 500 euro bonotan. Galder Azkarate. 

-Arrizuriagako eraikina ekintza kultural eta sozialak egiteko egokitu. Parkean aisialdirako elementuak jarri; eserleku erosoak, ganorazko lorategia, iturriak, mahaiak, agertokia, bizikletentzako aparkalekua… 59 boto.

Haurren kategoria 150 euro Bergarako liburu eta denda batean gastatzeko. Ipintza Institutuko DBH2-ko hiru ikasle.
-Abentura parke bat jartzea nahiko genuke hurrengo gauzekin: eskalatzeko paretak, zintzilikatzen den egurrezko zubia eta oreka egiteko soka. Kiroldegiko tenis pistaren atzean nahiko genuke kokatzea.

Parte hartzea ere saritu du Udalak


Horrez gain, botoa eman duten herritarren artean zortzi sari zozketatu dira; hauek dira irabazleak:


Helduen kategoria / 150 euroko 4 bonua Bergarako komertzioetan gastatzeko:
-Aitor Biain Bidarte.
-Gorka Ugalde Ugarte.
-Julian Laborda Otaduy.
-Sandra Tabares Rodriguez.

Umeen kategoria / 2019-20 ikasturteko Seminarixoko umeen ekintzatarako lau bonu:

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak