Hala ere, ekintza batzuk mantendu egingo dira. Palmerakuen martxa da horietako bat eta baita Hankaluze Trail-ekoek Hiru Tontorretara antolatu duten mendi irteera ere; Labegaraietatik irtengo dira, 09:00etan, eta bertan eman ahalko da izena. Amaitzeko, Bergara Hiria xake txapelketa ere jokatuko da, Agorrosingo gela handian, 10:00etan hasita. Domekan hasi eta bukatuko dute, eta 100 bat lagun aurreikusten dituzte.