Atzerritarrek euskara ikasteko "eskaintza berezia" dute Bergarako udal euskaltegian

Irizar jauregian dago udal euskaltegia.

Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa dutenei "eskaintza berezi bat" egin zaie Haberen Aisa ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du udal euskaltegiak, Haberekin eta Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da irailaren 27a baino lehen, Irizar jauregian dagoen udal euskaltegira joanda edo telefonoz deituta: 943 76 44 53.

Ikastaroaren zehaztasunak honako hauek dira:
-60 orduko harrera ikastaroa Bergarako udal euskaltegian.
-16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.
-Astean lau ordu, bi egunetan banatuta: astelehen eta eguazten edo martitzen eta eguen. Egunak eta orduak aukeran utzi dituzte oraingoz, zein komeni den adierazi beharko du interesatuak eskaria egiteko orrian. Eta eskariak jaso ondoren erabakiko dute zein egun eta ordutan izango diren klaseak.
-Izena emateko epea: irailaren 27ra arte. 
-Izena emateko tokia (bertara joanda edo telefonoz): Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53.
-Prezioa: hamar euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez % 85eko asistentzia izaten badu.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.