2005ean estreinatu zen, sekulako arrakasta lortuaz, Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendutako Aupa Etxebeste! pelikula. Hilabete amaieran, filmaren bigarren partea ikusteko aukera egongo da.
Seminarixoko emanaldiak
-Irailak 25, asteazkena, 20:30ean. 5 euro. Solasaldia Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariekin.
-Irailak 27, ostirala, 22:00etan. 5 euro.
-Irailak 28, larunbata. 22:00etan. 5 euro.
-Irailak 29, igandea. 17:30ean eta 19:30ean. 5 euro.
-Irailak 30, astelehena. Ikuslearen eguna. 20:30ean. 4 euro.
Sarrerak salgai jarriko dira irailaren 20an, ostirala, Seminarixoko txarteldegian 18:00etatik 20:00etara; eta baita ere tickets.kutxabank
Filmaren sinopsia
Patrizio Etxebestek alkatetza utzi beharko du osasun-arazoak direla eta. Gutxik dakite benetako zergatia, ordea: inguruko herrietan argitara atera diren ustelkeria-eskandaluek pentsarazi diote hurrena bera eror daitekeela. Eta nor hobe bera ordezkatzeko eta kontrolari eusteko, Maria Luisa emaztea baino. Baina guztia ez da lehen bezain erraza izango. Emakume loreontziak apaingarri hutsa izatea baztertuko du, eta ekinean hasiko da. Gizon kontrolatzaileak ez du kontrolatzen berak uste edo nahi beste, eta egokitu beharko du, aurrera egin. Krisi orok tirabirak eta arazoak dakartza, familiakoa, politikoa nahiz soziala izan. Baina aldaketak eta abagune handiak ere sortzen ditu. Aupa Etxebeste! (2005) filmaren sekuela.
Donostia Zinemaldia
67. Zinemaldian eskainiko da filma, irailaren 24an estreinatuko da publiko orokorrarentzako Euskal Zinemaren Galan, Victoria Eugenian.