"Oso giro politarekin hasi ditugu jaiak, hasiera oso polita izan dute", zioen Olivaresek, mozorroak gertatzen jendeak egindako lana nabarmenduz: "Jendeak kristoren lana egin du mozorroekin, izugarrizko espektakulua izan da".
Elektrotxarangarekin eta kontzertuetan ere giro ederra izan zen. Osintxuko jendeaz gain, Bergarakoa eta Soraluzekoa ere ibili zen jaietako lehen egunean.

