Gabiriako tunela itxita egongo da, bihartik hilabete bukaerara bitartean

Maialen Regueiro 2019ko abuztuaren 5a

Bergarako Gabiriako tunela (Irudia: Google Maps)

Miguel Altuna Lanbide Heziketa eta herrigunea lotzen dituen Gabiriako tunela itxita egongo da bihartik hilabete bukaerara bitartean.

Bihartik hilabete bukaerara bitartean, Gabiriako tunela inpermeabilizatu eta eusteko lanak egingo dituzte, Geotunel S.L enpresako langileek. Lan horiek 48.109 euroko aurrekontua dute eta helburua da iraila hasten denerako lanak amaituta egotea.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak