Hiru hilabeteko iraupena
Pasabidea eraikitzeko lanak irailean hasiko dira eta hiru hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da. Lanak Miguel Altunaren partzela eta Gabiriagañekoa baserriko lurren artean egingo dira, eta 2,5 metroko zabalera eta 850 metroko luzera izango duen ranpa bat eraikiko da, hormigoi-losarekin pabimentatua eta aglomeratuarekin osatua. Pasabide berria oinezko zein bizikletendako izango da eta led-eko 10 luminariarekin batera, barandillak, zuhaitzak eta hainbat eserleku jarriko dira.
Gabiriako tunelaren lanak
Pasabide berriaz gain, Gabiriako tunela inpermeabilizatu eta eusteko lanak aurreikusi ditu udalak. Horretarako, 48.109,34 euroko aurrekontua du udalak eta Geotunel S.L enpresa arduratuko da lan horiek egiteaz. Aurreikusitako lan hauek egiten diren bitartean, tunela itxita egongo da horregatik, lanak irailaren hasierarako amaitzea espero da.