Atzokoan ere, uztailaren 5eko afarian moduan, norberak egiteko hanburgesak izan ziren protagonista. Bolintxok oparitutako ogiarekin, EreinDaJan-eko haragia edo hanburgesa begetarianoa parrilan erreta eta EreinDaJan-eko produktuez egindako osagaiak, beti ere azken urteko lapurretek eragindako kalteetarako egindako inbertsioa berreskuratzea helburu. "Bertaratu zirenek esan ziguten dena zegoela oso ona".