Haragizko bilgarrien industrian mundu mailako enpresa nagusienetako bat den Viscofanek 245.000 euro inbertitu berri ditu start-up estiloko Elkober enpresan. Enpresa hau Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketaren Urrats bat programari esker sortu zen, 2015ean, eta iaz, Europako EBAE saria– Europako Enpresarako Ingurumen Sarien barruan– irabazi zuen garapen jasangarriaren alde egindako apustuagatik.
Ekolberrek bioplastikoa sortzen du animalien kolageno soberakina erabiliz –ileak, lumak eta arrautza azalak, esaterako–; %100 biodegradagarria, konpostagarria eta birziklagarria den plastikoa, hain zuzen.
Elkober enpresaren esanetan, bioplastiko honek hainbat erabilera izan ditzake, industria farmazeutikorako, kosmetikarako, eraikuntzarako eta elikadurarako, esaterako.