Bota dute Labegaraietako kiroldegiaren ondoko eraikina

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko uzt. 10a, 11:49

Labegaraietako kiroldegia eta ingurua berritzea da 2019ko udal aurrekontuko proiektu aipagarrienetako bat. Bada, kiroldegiaren ondoko eraikina bota dute dagoeneko; ondoren, kiroldegia berritzen hasiko dira. Kiroldegi barruko lan esanguratsuenak 2020an hasiko dituzte.

Labegaraietako kiroldegia eta ingurua berritzeko 930.000 euroko partida bideratu dute 2019rako. Ekainean hasi zituzten obrak; dagoeneko, kiroldegiaren ondoko eraikina bota dute.

Kantxa berritzea

2020an bigarren fasea egingo dute eta eragin handiagoa izango du erabiltzaileendako: 2020an kantxa berria jartzea, sarrera berrantolatzea, komunak eta taberna birkokatzea, igogailua jartzea eta askotariko erabileretarako bi lokal sortzea –auzotarrendako bata eta kirol taldeentzat bestea– aurreikusten dute. Horrez gain, rokodromoa handituko da eta itxitura jarriko zaio, besteak beste.

Erlazionatuak

2019ko apirilean hasiko dira Labegaraietako lanak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018 abe 20 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak