Su hartu du pinudi batek Bergarako San Juan auzoan

Eneko Azkarate Laspiur 2019ko ekainaren 17a

17:35ak aldera jaso dute abisua. San Juan auzoko Elizalde baserri ondoko lursail batek hartu du su. Sastrakak erretzen ibili dira goiz partean baserri inguruan eta, arratsaldean, haizeak norabidez aldatu duenean, ondoko pinudiak hartu du su. Hala eman dute aditzera suhiltzaileek.

Suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak bertan izan dira eta berehala kontrolatu dute sua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak