Bergarako Musika Eskolako Marije Ugalde oso pozik zegoen ekitaldiaren amaieran: "Tronboia ez da instrumenturik ospetsuena, eta horregatik plazera da ikustea horrenbeste neska-mutiko kalejiran gozatzen. Aurtengoa hamargarrena izan da, eta ederto irten da. Ez dakigu non oraindik, baina ziur hamaikagarren bat egingo dela".