Abian da udalerriko egoera sozioekonomikoari buruzko ikerketa

Maialen Regueiro 2019ko mai. 14a, 14:17

Bergarako Udalak udalerriko errealitate sozioekonomikoaren inguruko ikerketa egiteko prozesua jarri du abian eta hori aurrera eramateko, IKEI Research & Consultory SA enpresa kontratatu du. Aurrekontua 24.000 euro gehi BEZ da eta asmoa uztailaren amaierarako bukatzea litzateke. 

Diagnostikoaren helburuak

Honakoa diagnostiko soil bat baino harago doa. Izan ere, helburua ez da soilik Bergarako egoera sozioekonomikoaren ikuspegi orokor bat lortzea, baizik eta etorkizunari begira udal jardunaren lehentasunei aurre egitea ere bilatzen da eta eremu sozioekonomikoan identifikatzen diren zailtasunak eta aukerak antzeman. Horrek, halaber, Bergarako bilakaera eragin edo baldintzatu dezaketen joera globalei arreta ematea ekarriko du.

Gai-multzoa

Ikerketan, honako gaiak aztertuko dira:

  • Egoera eta bilakaera soziala, besteak beste, demografiaren, zerbitzu eta ekipamenduen hornidura, hezkuntza-maila, euskararen presentzia eta erabilera… bezalako gaiak landuko dira. 

  • Egoera eta bilakaera ekonomikoa, besteak beste, jarduera-sektore desberdinen presentzia, enplegua, enpresa-sarearen ezaugarriak, jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren eskuragarritasuna… aztertuko dira.

  • Ingurumena, hiri- eta lurralde-antolamendua, iraunkortasun-adierazleak, lurzoruaren erabilerak, hirigintza-planeamendua kontuan hartuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak