"NASAk gazteen artean zientziaren dibulgazioa bultzatzea helburu duen ARISS programaren barruan egin dugun proiektua da; beraz, ekitaldi instituzional bat da eta protokolo ugari eskaintzen ditu. Proiektu pedagogiko bat aurkeztu genuen eta prestigioa izan da gure ikastola lehen saiakera hautatua izana. 2011n proiektua hasi zenetik, Espainiako Estatuko 14 ikastetxek soilik izan dute konexio hau egiteko aukera. Aurten, esaterako, estatu mailan hiru ikastetxek soilik egingo dute horrelako konexioa", azaldu du Aranzadi Ikastolak.
Ekitaldia 10:00etan hasiko da eta ikasleek proiektu horren prozesua, eta, ikasi dutena azalduz egingo dituzten aurkezpenez gain, Javier Armentia Iruñeko Planetarioko zuzendaria eta Bittor Rodriguez astronomian aditua den bergararra ere bertan izango dira. Nick Hague astronautari elkarrizketa egiteaz 6 eta 18 urte bitarteko hogei ikasle arduratuko dira; galdera bana egingo diote hari.
Espedizioaren gidariak, gogotsu
Espedizio guztiek izan ohi dituzte gidariak, eta honako honek ere izango ditu. Maider Jorge eta Oier Elortza batxilergoko ikasleak, hain zuzen, eta Aranzadi Ikastolaren eta ISSko astronautaren arteko konexioa aurreikusi moduan joatearen arduradunak izango dira."Galderen txanda ondo eramatea eta ordena mantentzea da gure ardura. Niri, oso zaila egiten zitzaidan pentsatzea ikastolan astronautekin berba egiteko aukera izango genuela; astro-nautak beti ikusten dituzu urrun Espazioan, eta, niretzat, oso zaila zen imajinatzea noizbait aukera hori izango genuenik. Behin aukera dugula ikusita, berriz, oso pozik eta gogo handiz. Bizitzan behin izango dugun esperientzia da eta topera bizi izango dugu", dio Oier Elortzak, espedizioaren gidarietako batek.
Maider Jorge espedizioaren beste gidariak ere "ilusio handiz eta gogotsu dagoela" aitortu du: "Ilusio handia egiten didan gauza bat da, baina, egia esan, ez nago urduri; ziurrenik, eguna gerturatu ahala urdurituko naiz, zerbait gaizki aterako ote den kezka, eta abar. Azken batean, oso pozik gaude guztiok, inork ez baitu pentsatzen inoiz astronautekin horrelako konexio bat egiteko aukera izango duenik; beraz, aukera aprobe-txatzera eta momentua disfrutatzera goaz".
Jorgek gaineratu du esperientzia honekin ikasi duela zerbait nahi denean saiatuz lor daitekeela: "Proiektu hau ezerezetik abiatu genuen, eta lortu dugu. Gainera, ilusio handien egiten didana da nik proposatutako ideia bat aurrera ateratzeko ikastola guztia martxan jarri izana. Eskertzekoa da ikastolak hori lortzeko egin duen lana".