"Bergara hobetzeko" 119 ideia jaso ditu Udalak

Mirari Altube Arrese 2019ko api. 19a, 17:18

Herritarren ideiak garatzeko 260.000 euroko partida iragarri zuen Bergarako Udalak otsailean eta ideiak aurkezteko epea zabaldu. Behin epe hori bukatuta 119 ideia jaso dituzte. Balorazio teknikoa gainditzen dutenak ikusgai jarriko dituzte eta herritarrek gustukoena bozkatu ahal izango dute.

Aurkeztutako ideiak hona hemen multzoka sailkatuta:

  • Haurrak: 33
  • Idazkaritza: 2
  • Kirola: 8
  • Kontu-hartzailetza: 2
  • Garapena: 1
  • Museoa: 2
  • Kultura: 5
  • Hirigintza: 29
  • Obrak: 31
  • Udaltzaingoa: 4
  • Partaidetza: 2

Behin ideia horiek jasota Udaleko hainbat sailetako ordezkariek osatutako lantaldeak ideia horien balorazio teknikoa egiten dabiltza, honako baldintza hauek kontuan hartuta:

  • Urtebetean egin ahal izatea.
  • Udalaren eskumenekoa izatea.
  • Teknikoki bideragarria izatea.
  • Gehienez 130.000 euroko aurrekontua izatea.

Balorazio teknikoa gainditu duten ideiak hilaren 29an emango dira ezagutzera; eta herritarrek horien artean bozkatzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak