Bergarako zubiak aldarrikapenerako gune, larriki gaixo dauden presoen etxeratzea eskatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko api. 8a, 12:13

Herriko zubietan jarritako kartelak. Argazkia: Sare.

Atzo, apirilak 7, Osasunaren Nazioarteko Eguna izan zela-eta, Bergarako Gure Artera-Sare dinamikak herriko zubi gehienak pankartaz bete zituen, larriko gaixorik dauden euskal presoen askatasuna eskatzeko; gogora ekarri dute gaur egun espetxean dauden 265 euskal presoetatik 20 larriki gaixorik daudela.

Honako ohar hau bidali du Bergarako Gure Artera-Sare dinamikak:

"Osasunaren Nazioarteko Eguna den honetan, Bergarako Gure artera- Sare Herritarrak espetxean larriki gaixo diren pertsonak gogora ekarri nahi ditu eta euskal presoen osasunean bereziki eragiten duten funtsezko bi faktore nabarmendu:
 > Euskal presoei ezartzen zaien salbuespeneko espetxe-politika: isolamendua, zigorraren luzapena eta urruntze politikak preso dagoen pertsonaren osasunean eragin zuzena dute , ezegonkortasuna, arazo psikologikoak, antsietatea, harremanak garatzeko arazoak...sortzen ditu. Gaixo diren presoen kasuan gainera, gaixotasunari aurre egiteko aukerak murrizten ditu, gertukoen babesa, bizi baldintza duinak edota konfiantzazko medikuen jarraipena ez izateak eragin zuzena baitu.
> Espetxeetako osasun-baldintza kaxkarrak: espetxeak berak instituzio gisa, hala nola zentroak, medikuen jarrerak eta baliabide faltak ,osasunean eragin negatiboa izaten dute. Espetxeek ez dute behar bezalako osasun-zerbitzua emateko aukerarik eskaintzen. Osasuna pertsona guztiei dagokien eskubidea da, baita preso diren pertsonei ere. Ezin dugu segurtasun politiken aitzakia pean presoen oinarrizko eskubideak zapaltzen dituen politikarik onartu. Preso orok konfiantzazko mediku edo psikologo baten laguntza jasotzeko eskubidea du.
Egun 20 (astean Aitzol Gogortza zigorra betetzera etxera ekarri baitute) dira larriki gaixo diren presoak. Gure artera-  Sarek argi du salbuespen politika hau desagertzen ez den bitartean larriki gaixo diren presoak heriotzara zigortuak izaten ari direla. Horren erakusle da, orain artean preso hauen etxeratzea soilik gaixotasunak atzera bueltarik ez duenean eta sendaezina denean gauzatu izana.
Horregatik, presoen eskubideak errespeta ditzaten eskatzeko,eragile sozial, sindikal eta politiko guztien inplikazioa eta laguntza behar dugu. Baina bereziki norbanako ororena, espetxea ere gure gizartearen zati izanik, guztion ardura baita larriki gaixo diren presoek bizi duten muturreko egoera.
Denon artean eta guztion bultzadaz lortu ahal izango baitugu euskal presoen oinarrizko eskubideak betetzea eta konponbidearen eta bakearen baitan pausoak ematea.
·         Egun 265 dira espetxean dauden euskal presoak. Horietatik 20 dira larriki gaixo dauden presoak.
·         Euskal presoen %84a lehen graduan aurkitzen da eta ondorioz, salbuespen legedia ezartzen zaie. Muturreko egoera honek zuzeneko eragina du euren osasunean.
 
Guzti hau salatzeko eta gaiaren larritasuna  ikustarazteko atzo Bergaran ekimen berezia egin genuen  zubi gehienetan preso larriak etxera ekarri ditzatela eskatzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak