Apirilaren 1ean hasiko dira seminarioko parkingerako lanak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko martxoaren 29a

Seminarioko patioa, artxiboko argazki baten.

Aranzadi Ikastolak gurasoei bidalitako ohar baten zehazten da astelehenean, apirilak 1, hasiko direla seminarioko parkinga egiteko obrak: "Obra gimnasioa dagoen aldetik hasiko da, eta lehen bi asteetan gimnasioko atera arteko espazioa zulatuko dute. Ondoren, hurrengo hiru asteetan, gimnasioa eta sarrera nagusiaren artean egingo dituzte lanak". Errotazio bidezko 86 aparkaleku egitea dago aurreikusita, solairu bakarrean.

Obrek zirkulazio arazoak eragingo dituzte baina Udalak Aranzadiri jakitera eman dionez, pasarelak jarriko dituzte sarrera guztiak bermatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak