Stoltz Frères organoaren elkarteak 41.223 euro ditu egun, eraberritzeko aurrekontutik urrun

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko mar. 18a, 15:16
San Pedro elizan dagoen Stoltz Frères organoa.

Bergarako Stoltz Frères Organoaren Lagunen Elkartea 2013ko urritik orain arteko ibilbidearen balantzea egin gura izan du. 130 urte bete berri dituen organoa balioan jartzeko eta hura konpondu ahal izateko dirua batzeko sortu zen elkartea eta, diotenez, 41.223 euro dituzte egun. Organoa erabat eraberritzeko aurrekontua, baina, 450.000 eurokoa da: "Konponketarekin hasteko ordua heldu da, baina nola ordaindu? Hori da geratzen zaigun kezka", diote. 

Elkarteak orain arte jasotako laguntza eskertu gura izan du bereziki: "Laguntzaileen zerrenda luzea bada ere, herrikoen erantzuna sekulakoa izanik, ezin azpimarratu barik laga kanpotik –eta batzuetan urrunetik–, musu truk etorri zaizkigun punta-puntako organo-jole eta bestelako musikariak. Ez dago eskertzerik haien guztiengandik jaso dugun baldintzarik gabeko babes eta jarrera, eta, jakina, haien emanaldiekin herriari eman dioten prestigioa. Izan ere, lau urtetan zehar eman diren kontzertuekin, onartu behar da herriak goi mailako kultur mugimendua izan duela"

Gaur egun 41.223 ditu elkarteak. Organoa erabat eraberritzeko aurrekontua, baina, 450.000 eurokoa da: "Konponketarekin hasteko ordua heldu da, baina nola ordaindu? Hori da gure kezka", diote.

Hona hemen zerrenda (horietariko batzuk kontzertu bat baino gehiago eman dute):

Aitor Olea Juaristi, Bergarako Stoltz-Frères organoaren jolea

Josean Pascual organo jolea

Mariatxen Urkia (sopranoa) – Jose Luis Frantzesena (organoa)

Oscar Candendo Zabala (organoa)

Pedro Guallar Otazua (organoa)

Loreto Aramendi (organoa)

Alize Mendizabal (organoa)

Marije Ugalde (sopranoa) - Gerardo Rifon (organoa) –Josune Ena (biolina) – Nekane Gabilondo (flauta)

Esther Iñiguez (organoa) – Nagore Larrion (flauta)

Esteban Landart (organoa)

Organo-eskolako ikasleak

Bergarako Orkesta Sinfonikoa

Benantzi Bilbao (organoa)

Loreto Fernandez Imaz (organoa)

José Santos de la Iglesia (organoa)

Ana Otxoa (sopranoa) – Ana Belén Garcia (organoa)

Raúl del Toro (organoa)

Miriam Cepeda (organoa) – Luis Alberto Requejo (klarinetea)

Bergarako Koru Parrokiala

Alai Taldea – Bergarako Orkesta Sinfonikoko Hari Taldea

Bergarako Orfeoia

Aritzeta Abesbatza

Fernando Gonzalo (organoa)

Jose Miguel Laskurain (txistua) – Aitor Olea (organoa)

Bergarako Orfeoi Gaztea (organoa)

KUP taldea (organoa)

Zerrendari gehitu behar zaizkio:

Logoaren diseinatzailea: Andoni Gaztelua.

Diplomaren orlaren sortzailea: Pili Azkarate.

Bergarako gozotegiak

Orain arteko diru kontuak

Goiko zerrendako horretako laguntzaileez gain, 72 herritar izan dira diruz lagundu dutenak, 30.290 euroko poltsa eginez. Horren barruan,Crónicas mahoneras liburuaren etekinak.

-30 kontzertuetan ateratakoa: 14.209 euro.

-Koru Parrokialaren bitartez: 8.116 euro.

-Enpresek 1.600 euro eman dituzte: Soralucek, 1.000 euro, IMQ-k 500 euro eta Ugatu Industriak enpresak100 euro.

-Udalak: 841 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 55.056 euro.

Gastuak, berriz, honako hauek:

-Organoaren beharrezko mantenuagatik eta izandako premiazko konponketengatik, Jurine organero jaunak 11.980 euro jaso ditu.

-Inprimategian, 1.237 euro, eta bestelakoetan, 616 euro.

-Gaur egungo saldoa: 41.223 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak