Seminarioko patioa berriro urbanizatzeko aukera ezberdinak aztertzen ari da Udal Gobernua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko mar. 5a, 09:48
Seminarioko patioa eta ingurua urbanizatzeko aukeretako bat. Argazkia: Bergarako Udala.

Udal Gobernuak jakinarazi du seminarioko patioaren urbanizazioa burutzeko egon daitezkeen alternatiba ezberdinen azterketaren inguruko dokumentu teknikoak idazteko BEB arkitektura enpresa kontratatu duela –7.865 euroko aurrekontuarekin–. "Seminarioko parkinga egiteak ekarriko du ingurune horretan beste hobekuntza batzuk egitea", azaldu dute. 

Aukera horien artean ez du erabaki gobernuak baina edozein aukerak hobekuntzak ekarriko dituela uste du: "Borobilduko dugu horren erabilia den herriko gunea. Bazuen horretarako premia, eta lan hauek baliatuko ditugu inguru hau eraldatu eta hobetzeko". 

BEB arkitektura enpresa seminarioko patioa eta ingurua urbanizatzeko proposatutako aukera ezberdinak.

Gogora ekarriko behar da solairu bakarrean eraikiko dela errotazioko aparkalekua. Aparkaleku berri honek 2.285 metro koadro izango ditu, lauki zuzen itxura izango du eta bertan 86 aparkaleku-plaza aurreikusten dira; horietatik hiru mugikortasun mugak dituztenentzat eta beste hiru ibilgailu elektrikoentzat.

Ibilgailuen sarrera eta irteera Ibargarai kaletik egingo da, zehazki Justo Garate plazaren azpian dagoen aparkalekuko sarrerari paralelo. Bi sarrera-irteerak errazteko biribilgune erdi bat egitea proposatzen da. Oinezkoendako bi sarrera aurreikusten dira, bakoitza mutur batean kokatuta: bata Ibargarai kaletik eta bestea Herri Lagunak kalera ematen duen plazatxotik.

Horrez gain, Construcciones Artzamendi SA enpresari Seminarioko patioko azpiegituren moldaketa lanak egiteko 289.653 euroko (BEZ barne) kontratazioa egin zaio.

 

Erlazionatuak

Seminarioko parkingaren kostua, eztabaida iturri

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019 ots 26 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak