Bederatzi lagunetako taldeak egin du serigrafia tailerra Bearten. Gaur eta bihar egin beharreko tailerra da. "Oso ondo joan da. Gaur, lehenengo kontaktua izan dugu serigrafiarekin; toria ikasi dugu eta proba batzuk egin ditugu. Bihar, emultsioa egingo dugu", azaldu du Bearteko kide den Julia Pajaresek.
Eurek sortutako marrazkiekin apainduko dituzte kamisetak eta poltsak.