Bi eguneko ikastaroa izango da. Zapatuan, 10:00etatik 13:00eta-ra izango da, eta ikasiko dute teoria; horrez gain, emultsioa eta diseinua eta estanpazioa egingo dute. Domekan, ordu berean izango da ikastaroa, 10:00etatik 13:00etara. Bigarren egunean egingo dutena izango da: estanpatu eta garbitu.
Diseinua bidaltzeko aukera dago
Estanpatuko dituzten kamisetak, telak, papera... ikastaroan bertan emango dituzte. Ikastaroan bertan egingo dute kamisetaren diseinua; hala ere, aurrez diseinatu nahi duenak posta elektro-nikoz bidali behar du diseinua, garikoitz@gko-gallery.com helbidera, Beart tailerra ipinita gaian. Otsailaren 21erako bidali behar da sortutako irudia.