Saioak egubakoitzetan egingo dituzte, 17:15etik 18:15era bitar-tean, Zabalotegin
"Antzerkia ahozko eta gorputz adierazpena bultzatzeko tresna bikaina da", azaldu du Jarduneko Maitane Arizabaletak. Metodologia parte hartzaile bidez aurrera eramaten den eki-mena da; modu horretan, "talde lana eta elkartasuna" ere lantzen dituzte. Saioak egubakoitzetan egingo dituzte, 17:15etik 18:15era bitar-tean, Zabalotegin. Antzerki eskolan izena eman nahi duenak mezu bat bidali dezake jardunkultura@topagunea.com helbidera, edo 943 76 36 61 edo 605 712 469 zenbakietara dei dezake. Irakasle lanetan Amaia Arriaran ibiliko da eta ordaindu beharrekoa da 12 euro Jarduneko bazkideek eta 15 euro gainontzekoek.
Sorkuntza, bere osotasunean
Jardunek badu gaztetxoen antzerki eskola –LHko ikasleei zuzendutakoa– eta 2016tik aurrera baita nagusiei zuzendutakoa ere. "Badago adin tarte bat antzerkian jarraitzeko gogoa eta ilusioa duena, baina bere lekua topatzen ez dutena. Gaztetxoen taldean jarraitzeko helduak dira; izan ere, euren kezkak eta gaiak ulertzeko eta jorratzeko modua beste batzuk dira", azaldu du Amaia Arriaren irakasleak. Horregatik sortu nahi dute DBHko ikasleei zuzendutako taldea. Gazte horiek euren kezkak plazaratu eta sormena lantzeko bidea izan dezaten."Helburua ez da bakarrik antzezlan bat interpretatzea. Sorkuntza prozesu bat da, eta diziplina ezberdinak lantzen dituzte. Antzezlana eurek sortzen dute, eta, horretarako, taldekideen ideiak errespetatu behar dituzte, eta elkarlanean lan egin", dio Arizabaletak. Antzezlana lan horren "fruitua" dela dio.
Irakaslea, bidelagun
"Gorputz espresioa, ahoskera, sormena... lantzen dugu", azaldu du Arrietak. Antzerki eskolan egiten dituzten ariketak baliatzen dituzte ideiak hartzeko, eta, ondoren, antzezlana idazten dute. "Nik lagundu egiten diet: 'Ondo iruditzen zaizue beste modu honetara adieraztea hori?'. Euren baimenarekin antolatu eta bideratzen dut gidoia", gaineratu du Arrietak. Antzerkia gustuko dutenek barikuetan izango dute antzerkian murgiltzeko aukera.