Lehiaketan parte hartzeko oinarriak
1.- Partehartzaileak: Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo bizi direnek zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte bakarka zein taldeka.
2.- Lan orijinalak: Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek orijinalak izan behar duten edo ez. Orijinalak izan beharreko lanen bat hala ez dela frogatuko balitz, lana aurkeztu duenak 50 euroko isuna ordaindu beharko dio Bergarako Udalari.
3.- Lanak aurkezteko modua:
-3.1.- Paperean bakarrik entregatu beharreko lanak (ipuin idatzia eta komikia derrigorrez eta bertsoa,
aukeran) kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira udaletxean, Bergararren Arretarako
Zerbitzuan (B@Z) eta kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:
- 'Koldo Eleizalde Lehiaketak' izenburua
- Lanaren generoa: ipuina, komikia...
- Kategoria: 1. kategoria, 2. kategoria...
Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira:
a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren, bertso-sortaren...) ale bat. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.
b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honetan dagoen “Egilearen datuak” atala, beteta.
-3.2.- Entzunezko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkeztu beharreko lanak (Antzerkia, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoa derrigorrez eta bertsoa, aukeran). Genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da lanak nola aurkeztu behar diren.
4.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea: Lanak entregatzeko epea maiatzaren 3ra artekoa izango da. Sariak, berriz, ekainean emango dira Seminarixoko aretoan, eguerdiko 12etan.
5.- Partehartzea saritzea: Parte-hartzaile guztien artean euskarazko aldizkarien harpidetzak zozkatuko dira.
6.- Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea. Aurkeztutako lanak Bergarako Udalaren eskuetan geldituko dira eta Udalak argitaratu ahal izango ditu. Lehiaketara aurkezteak adierazten du aurreko paragrafoan aipatutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, parte-hartzaileek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango. Saritutako lanen egileek argitaratu ahal izango dute beren lana beste argitalpen batzuetan ere baina bertan adierazi beharko dute Bergarako Udalak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan saritua izan dela.
7.- Epaimahaia: Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute.
8.- Gutxieneko maila. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.
9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikus-entzunezko generoetako lan sarituak (eta baita besteak ere, egileak ados izanez gero) argitaratu egingo dira www.bergarakoeuskara.eus webgunean. Horretarako, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena. Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.
EGILEAREN DATUAK
Generoa (ipuina, bertsoa...):................................................................Kategoria.............
Egilearen izengoitia:..........................................................................................................
Lanaren izenburua:....................................................................................................
Egilearen izen-abizenak:...........................................................................................
Jaioteguna:..........................................
Helbidea:...................................................................Telefonoa:...............................
Ikastetxea:................................................... Emaila:.................................................
Orri honetako datu pertsonalak Bergarako Udalak behar bezala baimendutako fitxategietan sartuko ditu. Datu horiek udal kudeaketarako erabiliko dira bakarrik, baina beste administrazio publikoei edo hirugarrenei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan.
Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute ondorengo helbidera zuzenduta: Bergarako Udala.- San Martín Agirre plaza, 1.- 20.570 Bergara.