Urtea amaitzeko Gabon Pilota Saria jokatu dute

Maialen Regueiro 2019ko urt. 3a, 15:09
Finalisten talde erretratua.

Gabonetako Pilota Saria jokatu zuten abenduaren 30ean Bergarako Udal pilotalekuan. Maila bakoitzean Barru txapelketan jokatu zuten, eta ondoren, Gabon Sariko finalak jokatu zituzten. Sari banaketan Reyes Azkoitia eta Beñat Rezusta izan ziren eta ondoren, ekitaldiari amaiera emateko, Luis Mari Gutierrezek eta Reyes Azkoitiak opari bat jaso zuten. 

Barru txapelketako irabazleak:

  • Lehen urteko aurre-benjaminetan: Ander Ilarduia
  • Bigarren urteko aurre benjaminetan: Josu Rincon
  • Lehen urteko benjaminetan: Urko Muruamendiaraz
  • Bigarren urteko benjaminetan: Harkaitz Ilarduia
  • Lehen urteko alebinetan: Ekain Muruamendiaraz
  • Bigarren urteko alebinetan: Eneko Zamakola

'Barru' txapelketan parte hartu zuten pilotariak.

'Barru' txapelketa irabazi zuten pilotariak.

Gabon Sariko emaitzak:

  • Lehen urteko aurre-benjaminetan: Inar Olano 18 - Amets Agirre 14
  • Bigarren urteko aurre benjaminetan: Iabat Teran 14 - Unax Alberdi 18
  • Lehen urteko benjaminetan: Peru Montalvo 9 - Peru Mondragon 18
  • Bigarren urteko benjaminetan: Aitor Pereira 14 - Aitor Contreras 18
  • Lehen urteko alebinetan: Oihan Zubiaga 10 - Haritz Etxabe 18
  • Bigarren urteko alebinetan: Oier Lete 18 - Aratz Ormaetxea 18
  • Infantiletan: Josu Laspiur  18 - Maddi Barrocal 4
  • Kadetetan: Iker Etxaniz 18 - Arrate Bergara 6
  • Nagusien mailan: Eneko Muguruza 18 - Ander Etxaniz 16

Reyes eta Guti, Beñat Rezustarekin batera.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak