Bergarako Errege magoen desfilean, 100 lagundik gora aurten ere

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urt. 3a, 12:37

Baltasar errege magoa Fraiskozurin, artxiboko argazki baten.

Errege bezpera modu berezian ospatzen da Bergaran eta horren seinale da, besteak beste, Errege Magoen desfilerako boluntarioak lortzeko ez direla Debagoieneko gainerako herrietako arazoak izaten. Udaleko Kultura zerbitzuaren arabera, aurten ere 100 parte-hartzailetik gora izango ditu desfileak; ibilbidean ez dago aldaketarik, udal biltegitik abiatuko da-eta 19:00etan. Aurten ere autobus zerbitzu berezia egongo da gauean.

Urtero moduan, Bizarzurik egingo ditu errege magoen postari lanak eta umeen gutunak udaletxean bertan jasoko ditu 17:00etatik aurrera. Ondoren, San Joxepe erretiratu elkartekoen eskutik txokolate-jana izango dute txikienek.

Aldaketarik ez ibilbidean

Desfilea 19:00etan hasiko da, udal biltegitik, eta honako hau izango da ibilbidea: Udal biltegia, Masterreka, Bideberri, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkalea, San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekale, Arruriaga eta Udal biltegia. Elosuan, berriz, 18:00etan hasiko da desfilea, plazatik.

Autobus zerbitzu berezia

Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza,  Eibar eta Soraluzerako zapatuetako ohiko ordutegia izango dute autobusek, baina antzuolarrei eta elgetarrei begira gaueko autobus zerbitzu berezia jarri du Udalak, Diputazioaren laguntzarekin. Beheko taulan ikusgai:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak