'Ume motxiladunen' errealitatea ezagutzeko ekintzak Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urt. 2a, 10:40

Ume motxiladunen errealitatea azaleratzeko grabaketa. Argazkia: Sare.

Gaur hasi eta urtarrilaren 4ra arte, Ume motxiladun-en gaineko erakusketa egongo da ikusgai Bergarako Irizarren –18:30etik 20:30era–. Gaur, Ume motxiladun izandako Markel Azkargorta eta Maren Belastegi bergararren kasuak izango dira protagonista, eta harekin batera Sara Majarenasek –preso ohia eta Izar alaba espetxean izan zuena– ere egingo du berba. Hitzaldia Bergarako Gure Artera-Sarek antolatu du, Irizarren (19:00).

Abenduaren 30ean Seminarixoan egin zen elkartasun ekitaldia "oso arrakastatsua" izan zen. "Aretoa goraino bete genuen eta herriko talde eta pertsonekin –ia 30– arratsalde ederra pasatu genuen. Musika, poesia, antzerkia eta aldarrikapena eskutik helduta egon ziren".

Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an Ume motxiladun-en erakusketa jarriko dute Irizarren, 18:30etik 20:30era.

Esandako moduan, urtarrilaren 2an 19:00etan irekiko da erakusketa: Markel Azkargortak, Maren Belastegik eta Sara Majarenasek  euren esperientziak eta testigantzak kontatuko dituzte. Lehen biak bergararrak eta motxiladun haur ohiak; Sara preso ohia eta espetxean Izar alaba hiru urtetan izan zuena.

Urtarrilaren 3an, 19:00etan, Lander Juaristik umeendako ipuinak kontatuko ditu. Kartzelan egindako lanak oinarri hartuta umeendako kontakizunak izango dira.

Gabonetako egitarauari amaiera emateko urtarrilaren 12ko Bilboko manifestaziorako deia egingo dute; joateko zerrendak jarri dituzte Pol-Polen, Arrano eta Kortazar tabernetan eta Osintxun eta Angiozarren.

Bergaran jada ez dago euskal presorik eta iheslaririk: "Baina urtetan asko izan ditugu eta asko izan dira azaltzen ari garen egoera gordin hau bizi izan dutenak, gaur batzuk helduak dira, beste batzuk ez hainbeste; 16 lagun, hauek jadanik ez die motxiladun haurrak".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak