The Upper Room taldea 2005. urtean jaio zen Iñaki Miguelen (pianoa) eta Mikel San Joseren (ahotsa) eskutik. Bikote bezala Euskal Herria osoan zehar euren gospel kontzertuak eskaini dituzte kultur etxeetan, elizetan eta aretoetan. Gaur egun, The Upper Room zazpikote formatuan dator; Andoni Etxebeste (bateria), Maria Soriazu (baxua), Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Olatz Otxoa (koruak).