Gabonetako kontzertuko oparirik ederrena

Goiena 2018ko abenduaren 23a

Bergarako Gabonetako kontzertuak amaiera ezin hobea izan du: Musika Bandak, Orkestrak, Orfeoiak eta Aritzea abesbatzak, Maria Izaga bakarlariarekin batera, Mariah Carey-ren All I Want For Christmas Is You ospetsua eskaini dute Udal Pilotalekua bete duten herritarren gozamenerako.

Ez da emanaldiko une berezi bakarra izan. Handia izan da, era berean, esaterako, Enio Morriconeren The Mission-en moldaketa, 1991tik hona Bergarako Orkestra Sinfonikoa ospetsu egiten lagundu duena. 39. Gabonetako kontzertua izan da, Alfredo Gonzalez Chirlaque zuzendariaren 33. eta azkena; izan ere, datorren ekainean erretiroa hartuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak