Hussain Zulfiqar udal langileari elkartasuna adierazi diote Bergarako Udaleko langileek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko abe. 20a, 17:24
Langileari elkartasuna adierazteko agerraldia egin dute gaur goizean San Martin plazan.

Bergarako Obra eta Zerbitzuetako mantenuko lantaldeko Hussain Zulfiqarrek "eraso larri bat" jaso zuela salatzeko agerraldia egin dute gaur, eguena, udaletxe aurrean. "Eraso larria jaso zuen Agirrebeñako lokalera lapurtzera joan zen pertsona baten partetik. Udaltzaingoaren arabera, pertsona oso biolentoa da lapurreta egin zuen pertsona", dio komitearen oharrak. Udaleko langile guztiek babestu dute erasoa jasan zuen langilea. 


GOIENAk jakin ahal izan duenez, lapurreta ekidin guran kolpe gogorra jaso zuen udal langileak mokorrean –lapurrak bere furgonetarekin aurretik eraman eta 60 metrotan zintzilik eraman ostean– horregatik bajan dago orain bertan. Komiteko langileek eskatzen dute, besteak beste, Udalak ere salaketa aurkeztea eta bere indar eta bitarteko guztiekin kaltetutako langilea defendatzea; neurri zuzentzaileak hartzea eta halako egoeren aurrean nola jokatu aztertzea; eta mahai bat eratzea babesgabeko halako egoeretarako irtenbide egokiak planteatzea.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak