Udal langile batek jasandako erasoa salatu du Udalak

Maialen Regueiro 2018ko abe. 19a, 15:49

Erasoa abenduaren 11n gertatu zen Udal biltegian. Izan ere, udal langilea lanean ari zen furgoneta bat sartu eta ezezagun batzuk hainbat elementu hartzen hasi zirenean. Udal langileak atentzioa deitu eta ihes egin zutenean furgonetak udal langilea kolpatu zuen. Udalak eraso hau salatu du eta elkartasuna adierazi dio udal langileari. Horrez gain, Udalak udal langilearen alde egingo du epaitegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak