Gabonetako kontzerturako sarrerak abenduaren 14an jarriko dira salgai

Maialen Regueiro 2018ko abe. 3a, 15:40

Abenduaren 22an izango da Gabonetako kontzertua, Udal pilotalekuan, 20:30etan hasita. Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak, Bergarako Orfeoiak, Aritzeta abesbatzak eta Bergarako Musika Bandak hartuko dute parte emanaldian eta sarrerak abenduaren 14an jarriko dituzte salgai. 

Sarrerak erosteko bi aukera

Abenduaren 14an, 15ean eta 20an, 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo da Seminarixoko leihatila zabalik sarrerak erosi ahal izateko. Horrez gain, https://www.ticket.kutxabank.es/ atarian ere erosteko aukera egongo da. Sarreren prezioa 8 eurokoa izango da eta pertsona bakoitzak gehienez, 6 sarrera erosi ahal izango ditu. Kontzertuaren egunean ere, 19:30etan irekiko da Udal Pilotalekuko leihatila sarrerak erosteko. 

'Horra, horra!' haur abesbatza

Abenduaren 14an baita ere, abenduaren 23an Seminarixoan izango den Horra, horra! haur abesbatzarako sarrerak jarriko dira salgai. Sarrera hauen prezioa 3 eurokoa izango da. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak