Ertzak taldeak bete egin du San Juan auzoko ermita 'Gaur' diskoaren aurkezpeneko kontzertuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abenduaren 2a

Seikote formatuan arituko ziren eta bete egin zuten aretoa. Durangoko Azokan Ahotsenean egingo dute hurrengo aurkezpen kontzertua hilaren 7an, 15:00etan.

Aritz Alustizaren, Amaia Aranzabalen eta Oihane Vicenteren proiektu berria da Ertzak, eta zuzenekoa egin zuten atzo San Juan auzoko ermitan Gaur diskoa aurkezteko.

Hurrengo, Durangoko Azokan

Ertzak taldea berriz ikusteko aukera izango dute jarraitzaileek Durangoko Azokan. Abenduaren 7an joko dute Ahotsenea gunean, 15:00etan. Azokan, bestalde, postua izango dute Goienkale 46 zenbakian. Diskoa 8 euroren truke jarri dute salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak