Zubieta kalea "arrisku egoera etengabean" dagoela salatu dute bizilagun batzuek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko aza. 23a, 09:36

Zubietako zubiko obrek eragindako egoera arriskutsu batzuk.

Bergarako Zubieta kaleko zubiko lanen ondorioz, "arrisku egoera etengabean" daudela salatu dute bizilagun batzuek. Kritikatu dute, aldi berean, Udalak aparkatzeko egoiliar txartelak noiz jaso ahalko diren eta sistemak nola funtzionatzen duen ez dietela azaldu.

Alkatearekin eta arkitektoekin batzartzen jarraitzen dute. "Bizilagunez osatutako elkarte bat sortzea pentsatzen gabiltza, gero eta gehiago garelako gure auzoarendako irtenbideak bilatzeko elkartzen garenak", adierazi du bizilagun talde horren bozeramaile lanak egiten ari den Sofia Gimbertek.

Erlazionatuak

"Informaziorik eza" salatu dute Zubietako obran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018 urr 05 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak