Lehenengo zati ona jokatu du Bergarak. Bitan aurreratu da markagailuan eta lehia erabat menderatu du. Debako taldeak etxekoen huts bat baliatu du gola sartzeko.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Andoni Najerak bigarren txartel horia ikusi du, eta Bergara hamar jokalarirekin geratu da. Hala, taldea atzean sartu da, eta hori baliatu dute debarrek aurrera egiteko. Baloiaren jabetza izan dute, baina ez dira gai izan areara arriskuarekin heltzeko. Eta, jokoan lortu ez dutena, estrategia jokaldian lortu dute. Areaz kanpoko falta jaurtiketa batekin berdindu dute, 80. minutuan.
Gol horrek min handia egin dio Juaristiren taldeari. "Ez dugu ondo irakurri partidua. Ez dugu pentsatu berdinketa ona izan zitekeela, eta aurrera egin dugu, bihotzarekin buruarekin baino gehiago", esan du. Eta, mahoneroan aurrean zeudela, kontraerasoan sartu du Amaikak Batek hirugarrena.