Oraindik zale batzuk eserlekura heldu barik zeudenean sartu du Aretxabaletak lehen gola, Jon Anderren bidez. Horrekin, asko lasaitu dira etxeko jokalariak. Lehen minuturako lehia gura zuten lekuan zuten. Eta, partidua menderatzeko gai izan dira. Serio jokatuz, eta arriskua sortuz.
Erasoko jokaldietako baten penalti adierazi du epaileak 13. minutuan, UDAko aurrelariaren erorikoaren ostean. Julen Zaitegik huts egin du. Atezainak bikain asmatu du jaurtiketaren norabidea. Lehia ia erabakita uzteko aukera galduta, lanean jarraitu dute jokalariek.
Atsedenenaren ostean sendo irten dira zelaira. Markagailuko abantaila nola edo hala mantentzeko helburuarekin. Eta, lortu dute. Erabateko lasaitasuna Gartziren golaren heldu da. Burukada horrek urrezko hiru puntu eman dizkio Aretxabaletari. "Bazen garaia. Puntuak hirunaka lortzeko beharra genuen, eta gaur ezin ziguten ihes egin. Pozik gaude", esan du bukaeran bigarren golaren egileak.