Gaur goizean, egubakoitza, EH Bilduko eta Irabaziko ordezkariekin elkartu dira eta proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Gimbertek dioenez, alkatearen erantzunaren zain geratuko dira: "Ea zer esaten digun alkateak. Zubiko obrarako dirua bideratuta dago dagoeneko eta zubia birgaitzearekin ez dugu arazorik. Baina auzoak bestelako behar handiagoak ditu".